Leioako Umore azoka kale artisten plaza bilakatuko da maitzaren 19tik 22ra. XVII edizioak 21 estreinaldi ekarriko ditu, orotara 121 emanaldi lau egunetan zehar. Dantza, antzerkia, zirkua edo clown ikuskizunak osatuko dute progrmazioa. Bertako, estatuko eta nazioarteko taldeak parte hartuko dute. Azoka izaera izanik 200 profesionaletik gora egongo dira Leioan. Beste urte betez elkarlana bultzatu eta topaleku izan nahi du Umore azoka. Ana Lopez Umore azokako zuzendariak azaldu dizkigu xehetasunak.
Honekin lotuak
-
2012/03/23
IBAIZABAL: Atekarock Jaialdia
-
2015/05/11
IBAIZABAL: FANT 21 martxan dugu Bilbon
-
2023/10/23
Azaroaren 10ean hasiko da Zinebi