BERBAZ: Gotzone Butron, Abusu auzo irakurleko liburuzaina

 

 

 

 

 

 

Artega ei zegoen bazkaltzera heldu garenean. Zer egin? Argi: ardao apur bat bazkariagaz :-)! Raka-raka atera dira hainbeste kontu interesgarri, eta haietako ale batzuk uhinetara: Abusu Sarean, eskolan “auzo osoa behar dogu ume bakoitza hezteko” sinisten zutelako hasi ei zana; Bidelagun proiektua, auzoko jendea umeak oinez eskolara joatea erraztuz; Hirigintza parte-hartzailea;… eta horretan heldu zen Gotzone auzora, liburuzain. Lehengo egitekoa argi izan zuen: auzoko elkarteengana hurbildu eta elkarlanerako gonbitea. Erantzuna oparoa. Liburutegi espazioak bizia eta lasaia behar du. Oreka horri eustean koxka. Ipuin kontalariak entzuteko txiki lotu liburutegia. Zer egin? “Zuk ere kontatzen duzu” proiektua, gurasoak bertara hurbildu daitezen kontalari. Aipatzekoak ere “Abusu irakurle” flash-moba, “Eutsi liburu bat!” saltoki eta tabernak liburutegiaren luzapen gisa,… Jakina, holango lan ederra horren gogotsu eginda, sariak ere etorri: María Moliner, BIGErena,…

Euskara irakasle ibili izan da urtetan Gotzone, somatzen zaio. Zer ikasi zuen sasoi hartan? Kalearen garrantziak, parte-hartzearena,… Eskola ederra hori ere, AEK!.

Lasai joan da, gustora egon dala, oso gustora gu be, altxorraren giltza darabilenagaz berbaz :-).

Kantuak:

You can´t judge a book by looking at its cover (Spanky Wilson)

Ipuin bat (Kasiano)

Erreferentziak:
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/abusu (Abusu Irakurle flash-moba ere hor)
http://abususarean.blogspot.com

SAIOA DESKARGATU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUERDIKO ULUA: Ilargi Berria #1

ar. Urt 24 , 2012
JUPITER JON      PERET       OI!      ROBERT MITCHUM      BAKELITE      ALDARRIXEK      PUNK-ATIK HARATAGO         XAVIER CUGAT        THEE CORMANS      ZERBEZIE     XABI TA PETTI      HARDCOREAREN JATORRIA      OHIUEK      TAINTED LOVE       EL REGO        INORENERONI        D.R.I.         BLACK FLABBATH       EXOTIKANA      YOUNG HOLT TRIO     PUNK-OSTEA       ZARATIE ETA GUSTO ESKASA DESKARGATU (nahi […]

Honekin lotuak