IBAIZABAL: Antzerkia eta dantza Bilbo aldean

Antzerki eta dantza mailan azken bolada honetan izan denei eta izango direnei egin die errepaso Agus Perez antzerki kritikariak. Hasteko, gustoko izan ez dituen bi dantzaldiren berri eman du, pasa den astean Deustualdeko La Fundicionen izandako La Ribotena eta Euskaldunan Henry Ogikirena hain zuzen. Aurrera begira, aste honetako asteartean Ander Lipusen “Hala mintzatu zen Zapatrustra” ikusteko parada izango dugu Basauriko Ibaigane Kultur Etxean. Asteazken eta ostiralean, aldiz, Euskalduna jauregian eta Elorrioko Arriolan hurrenez hurren,  Logela Multimediaren “Papiro…flexia” izango da. Larunbatean, Basauriko Sozial Antzokian “Variaciones enigmaticas” izango dugu ikusgai, eta bukatzeko, hilaren 26tik 30era arte eta Bilboko Arriaga Antzokian, Errusiako Licedei Konpainiaren “Semianiki”, pailazo askorekin.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Inserta taldea, Jorge Oteiza ‘Jenio Hutsa’ eta Papiro…Flexia

al. Abe 15 , 2008
Inserta taldeak disko berria plazaratu  dau. ‘Reencuentros’  du izena bigarren lanak.. Zortzi kantu berri indartsu. Zuzenean aurkezteko gogotzu daude, abenduaren 26an deustuko Gaztetxean aurkeztuko dute. Ivan eta iker gurean egon dira. ‘Jorge Oteiza Jenio hutsa’ biografiaren egilea gonbidatu dugu piperpolisera, Nere Lujanbio. Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu berri da Jorge Oteizaren […]

Honekin lotuak