SOLASALDIA: Munduko 9. Gizarte Foroa eta Davosekoa (3)

Hilaren hasieran Brasilgo Belem do Paran eta Suitzako Davosen egindakoak aztergai izan ditu gaurkoan Josu Larrinagak. Hasteko, deigarria da orokorrean hedabideetan biek izandako oihartzun txikia. Gero, Davosi buruz hiru aipamen egin ditu Josuk: krisiaren aurrean ez dakitela zer egin; Erdoganen eta Olmerten arteko iskanbila Gazako sarraskia dela kausa, eta ekonomilari batzuek Espainiari emandako aholkua: krisia gainditzeko eurotik atera beharko lukeela. Bestetik, Belemen izandakoan landutako gai guztien gainetik bat azpimarratu du: krisiaren aurrean zer egin, eta horretan “sozialdemokraziaren munduko gobernua” aztertu du bereziki.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Mahatserriko BERTON hilabetekaria (117.a)

al. Ots 9 , 2009
Urtarrilari dagokiona komentatu du Lur Malleak, Berton aldizkariko zuzendariak. Elkarrizketa nagusia Ana Eizagirre EHIGEko koordinatzaileari egin diote. Horretaz gain, Sei izar izenarekin bi gai aipatu ditu: Santutxuko herri krosa eta mendi irteera bat, duela 14 urte mendian hildako 6 gazte santutxuarrentzako omenaldi gisa egindakoa. Historian, Maria Cristina erreginak Bilbora egindako […]

Honekin lotuak