IBAIZABAL: Mahatserriko BERTON hilabetekaria (117.a)

Urtarrilari dagokiona komentatu du Lur Malleak, Berton aldizkariko zuzendariak. Elkarrizketa nagusia Ana Eizagirre EHIGEko koordinatzaileari egin diote. Horretaz gain, Sei izar izenarekin bi gai aipatu ditu: Santutxuko herri krosa eta mendi irteera bat, duela 14 urte mendian hildako 6 gazte santutxuarrentzako omenaldi gisa egindakoa. Historian, Maria Cristina erreginak Bilbora egindako bisita komentatu du; gero, Bilbo eta Bizkaiko Gorren elkartea, Santutxuko Gazte Asanbladako 15 urteurrena, Otxarkoaga dokumentala edo Burutsu globoa izan ditu mintzagai.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kafe Antzokiko prentsaurrekoa (2)

al. Ots 9 , 2009
Bilboko udalak ezarritako hilabeteko zigorra bete ondoren, bere ateak ireki ditu gaur Kafe Antzokiak, arazo nagusia (edukierarena) konpondu gabe dagoela. Bide batez, Kafe Antzokiko arduradunek prentsaurrekoa eman dute, hedabide askoren aurrean. Bertan lau gai jorratu dituzte: segurtasuna, itxieraren ondorioak, elkartasunaren uholdea eta etorkizun hurbila. Eskegita dagoen dokumentuan prentsaurreko guztia dago […]

Honekin lotuak