Prestatu dute 21. Korrikaren ibilbidea: 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskaraldia igaro berri delarik, euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera. Apirilean izango da 21. Korrika: Garesen (Nafarroa) abiatuko da, hilaren 4an, ostegunarekin, eta Gasteizen bukatuko, hilaren 14an, igandean. 21. Bilboko kaleak Apirilaren 11n zeharkatuko ditu Korrikak. Asier Amondo gonbidatu dugu gaurko saiora.
Deskargatu hemen.