Gogoratu urtarrilaren amaieran gazte batek (lagun baten laguntzarekin) gurasoen etxera sartu ondoren gurasoak jipoitu eta erietxera bidali zituela. Kasua, Xabier Aierdiren ustez ez da isolatua, eta atzean dagoena aztertu du: azken 40 urteetan indibidua sortu da, tentsioez josita eta gizarte baten aldaketaren atarian gaude. Indibidualizazio prozesu honetan hainbat faktore dira, emakumeek kanpoan lan egiten dutenarekin hasi eta publizitatea, kontsumismoa edo internetek duten eraginarekin bukatu. Eskolaren papera ere aztertu du: eskolari eskatzen zaio desbideratuta dagoena bideratzea eta hori ezinezkoa da. Xabierren ustez ezkerrak erronka handia du arlo honetan, datozen hamarkadetan bideratu beharko lukeena.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.