BERBAZ:AINARA MADARIAGA, historialaria

Txilen azken urte biak eman ditu Ainarak hango Unibertsitateetan euskal kultura eta hizkuntzari buruzko eskolak ematen, Santiagon eta Valparaison.

Lehenago beste urte pare batez Buenos Airesen bizi izan da Txileko euskal jatorriko jendearen gaineko doktore-tesia egiteko lanean. Jende horrek euskaltasuna nola irudikatzen duten aztertzen du, eta artxibategietan eta norbanakoekiko elkarrizketetan bildu du dagoeneko gaiari buruzko material ugari.

Bere familian ere izan dira Txilera lan bila (XIX. Mendearen bukaeran) eta ihesi (Espainiako gerra zibilaren ondorioz) joandakoak, eta hortik, eta Txileko diaspora gutxiago aztertu izan delako, bere interesa.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN BAÑO YANTZAN OBETO: bigarren saioa!

og. Ots 26 , 2009
Aste honetako saiorako beste kanta aukeraketa batekin gatoz;  denetik entzuteko aukera izango duzue, Joseba Tapia, JC Perez, Sorkun, Ken Zazpi, Petti, Mikel Urdangarin, Pilt, Urtzi eta  Gorane eta Eneko Lebegerie, hain zuzen. Berriak eta astebururako agenda ere entzungai . Bejondeixuela!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak