PIPERPOLIS: Leihotikan, Castillo Suarez eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

lehiotikanLeihotikan (irudian) talde iruindarraren laugarren lana ezagutu dugu aste honetako Piperpolis saioan. Gurean Aitor baxujolea izan da. Leihotikan taldearen laugarren lanak Ilunago, ederrago du izena. Bestalde, Castillo Suarezek olerki liburu berria aurkeztu du: Bala hutsak. Poema zuzen eta bortitzak egin ditu Castillok, gizon-emakumeen arteko harremanetan sortzen diren zauriak arakatuz. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak aurkeztu berri duen Pirinioak liburuaz ere hitz egin dute Ane zabalak eta Galder Perezek. Soinu diatonikoarentzat egokia den herrialde bakoitzeko kantu eta dantzen hautaketa bat dago liburuan. Aragoiko, Okzitaniako, herrialde katalanetako eta Euskal Herriko abestien partiturak jasotzen dituen liburua da.
Horrezaz gainera, betiko atalak: Jon Trolloperen irratinobela, gomendioak, …

Deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM:49. saioa: Tagzania, mapak eta mundua etiketatzen

ar. Api 25 , 2006
Googlemaps aplikazioak berrikuntza ugari eskaini ditu asteon, azkena gaur goizaldean Euskal Herrian goizeko 3:00ak zirenean. Adi adi jarraitu dituzte Eibarren tagzania.com egiten duten lagunek. Tagzania iazko uztailean (2005ean) pentsatu, asmatu eta gauzatu zuten, eta geroztik mundua etiketatzen dihardu ehundaka lagunek. Horretaz mintzatu gara Luistxo Fernandezekin. Elkarrizketa mamitsua izan da, eduki […]

Honekin lotuak