Jaten dugunaren %95a ez da Euskal Herrian ekoizten, kanpoan baizik. Datu horretatik abiatuta, Olatu.koopeko Nagore Vegak, kontatu digu, Oarsoaldean eta hausnarketatik harago, urrats praktikoak ematen hasi direla Elikadura burujabetza klabean: bihar, hitzaldia egingo dute Errenterian, jendea konbentzitzeko posible dela hemengo produktu osasuntsu ekoiztea eta jatea.
Hizpidea magazinearen hasieran bi kolaboratzaile izaten ditugu: gaur Malen Aldalur eta Iker Tubia izan dira eta aukeratutako gaia, Durangoko azoka. Malenen ustez, balorazio positiboa egin behar da, bisitarien kopuru eta antolatutako ekitaldiei erreparatuta, eta kontsumitzaileak gero eta gazteagoak direla gaineratu du. Iker ere Durangon egon zen eta bat etorri da […]