BERBAZ:IKER MARTÍNEZ DE LAGOS, Asapala euskar elkartekoa eta Topagunekoa

Esku era jardunaldiak antolatu ditu Bilbon duela aste batzuk Topaguneak (www.topagunea.org), sormena ardatz hartuta, eta horren aitxakitan ekarri dugu Iker irratira.

Asapala euskara elkartean dabil santutxuarra duela urte askotxo eta Mahatserriko (Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Arbolantxa,… inguruak) euskara talde horren jardueraz eta Bilbokoaz mintzatu gara saioaren lehen zatian: Berton aldizkaria, berbalagun proiektua, irakurlearen txokoa, blogari komunitatea,…

Ondoren esku era topaketak izan ditugu mintzagai: bertan azaldutako gai azpimarragarri batzuk eta etorkizunerako bidea. Hango mintzaldi guztiak beheko estekan ikusentzungai.

Bukatzeko, txoko eta plan kutun bat nahi Bilbon bertan? Entzun!

Erreferentziak:

www.asapala.org

www.jardunaldiak.org

www.mintzapraktika.org

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: EILASeko kanpaina ikastetxe publikoan

ol. Mar 13 , 2009
“Ez gaude konforme” lelopean, kanpaina hasi berri du Stee-Eilas sindikatuak EAEko ikastetxe publikoetan, sindikatu horren bozeramaile Arantza Fdez. Garaialdek kontatu digunez. Hasteko bi erronka nagusiri erantzun nahi dio kanpainak: beharrezkoak diren baliabideak ezartzeari eta plantilaren gaztetzeari. Gainera, hainbat arazo dira duela bi urte Jaurlaritzak gutxiangoan dagoen CCOOrekin sinatutako akordioan: interinoena […]

Honekin lotuak