SOLASALDIA: EILASeko kanpaina ikastetxe publikoan

“Ez gaude konforme” lelopean, kanpaina hasi berri du Stee-Eilas sindikatuak EAEko ikastetxe publikoetan, sindikatu horren bozeramaile Arantza Fdez. Garaialdek kontatu digunez. Hasteko bi erronka nagusiri erantzun nahi dio kanpainak: beharrezkoak diren baliabideak ezartzeari eta plantilaren gaztetzeari. Gainera, hainbat arazo dira duela bi urte Jaurlaritzak gutxiangoan dagoen CCOOrekin sinatutako akordioan: interinoena edo osagarri ekonomiko sistema berriarena. Kanpaina “paraleloan” hasi da Stee Lab eta Elarekin, kontuan hartuta indarrean dagoen akordioa abenduan bukatuko dela. Amaitzeko, Jaurlaritza berria izan daiteke-eta, Arantzaren ustez kezka batzuk ager daitezke.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Askapenako Brigadak

ol. Mar 13 , 2009
Aurten ere zenbait Brigada prestatuko ditu Askapenak, horiek baitira internazionalismoan murgiltzeko aukera ezinhobea Askapenako Ruben Sanchezen ustez. Brigaden norakoak talde horrek urtean zehar jorratzen dituen ildoen araberakoak dira: Palestina, Europako estaturik gebeko nazioak, Prozesu bolivariarra eta Ameriketako jatorrizko herriak. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 20ra arte eta honen  inguruko […]

Honekin lotuak