KINGSTON HIRIA: Horace Andy

Horace AndyKingston Hiria irrratsaioaren azken emanaldi honetan Horace Andyri buruzko mongrafikoa eskaintzen digu Egoitz Goikoetxeak. Horace Andy, sustraidun reggae musikaren abeslari garrantzitsuenetako bat, falsetez apainduriko bere ahots eztian kantu ahztezinak utzi dizkiguna, hala nola: Government Land (Gobernuaren lurra) edo You Are My Angel (Ene aingerua zara). Horace Andy Jamaikako hiriburuan, Kingstonen, sortu zen 1951n eta lehenengo grabazioak 60ko hamarraldiaren azken urteetan egin zituen. Geroztik, hainbat ekoizpen klasikotan parte hartu du Phil Pratt, King Tubby eta Prince Jammyrekin, besteak beste. Rastafari sutsua dugu bera eta bere kantuetan maiz agertzen zaizkigu islaturik kezka erlijioso eta sozialak. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Bertoko eta kanpoko proposamenak

az. Mai 3 , 2006
Ohi duen bideari jarraikiz, Txuma Murugarrenek askotariko musika eskaintza egiten digu Musibla saio honetan. Laburpen gisa, esango genuke neurri egokian konbinatzen dituela bertoko eta kanpoko artisten emaitzak. Bertokoen artean, Ruper Ordorikak behinola Joseba Sarrionandiaren hitzekin moldatu zuen Ene begiak kantu zoragarria entzuteko plazerra izan dugu, Ez da posible diskotik hartuta; […]

Honekin lotuak