Egun seinalatua da gaurkoa gure egutegian: Gay, Lesbo, Trans eta Bisexualen Harrotasun eguna hain zuzen, eta munduan zehar ospatuko dute. Azken urteetan, gai honi dagokionez, lorpen nagusia normaltasunerantz abiatzea izan da Imanol Alvarez EHGAMeko kidearen ustez, nahiz eta gure gizartean “puritanismoa” birsortu. Gaur manifestazioa egingo dute Bilbon ere, arratsaldeko 19:30etan Moyua Plazatik abiatuta eta Ekainak 28 Koordinakundeak deituta.
Honekin lotuak
-
2013/01/07
BIDE GORRITIK: Larrabetzuko ekitaldiak
-
2024/04/18
“Lehertu da”, ADDAR taldearen berriena