Ohi duen bideari jarraikiz, Txuma Murugarrenek askotariko musika eskaintza egiten digu Musibla saio honetan. Laburpen gisa, esango genuke neurri egokian konbinatzen dituela bertoko eta kanpoko artisten emaitzak. Bertokoen artean, Ruper Ordorikak behinola Joseba Sarrionandiaren hitzekin moldatu zuen Ene begiak kantu zoragarria entzuteko plazerra izan dugu, Ez da posible diskotik hartuta; bestalde, Gose euskal taldearen soinu elektronikoak ere entzun ahal izan ditugu Pause eta Zazpi galderak lanetan; Sei urte talde berriztarraren zenbait kantu ere entzun daitezke saio honetan. Kanpokoei dagokienez, lehenbizi Primavera Sound festibalean izango den Richard Hawleyren bi kanta jarri dizkigu Txuma Murugarrenek eta gero Her spice holliday frantziar hirukotearen proiektu bitxia eman digu ezagutzera. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2014/01/24
Gaueko Piztiak #3
-
2014/02/27
IBAIZABAL: Bilboko Inauteriak…
-
2014/11/13
IBAIZABAL: Bilboko kultura ekitaldi batzuk