ZUTARGI ARTEAN: Bela Bartok, folklorea eta musika klasikoa elkarretaratu zituen gizona

Bela BartokSaio bikaina prestatu digu asteon Ainhoa Markinezek, Bela Bartok konpositorearen lana hobetoxe ezagutu dezagun. Bela Bartok Inperio Austro-Hungariarraren garaian sortu zen, 1881eko martxoaren 25ean. Orduko politikaren gorabeherak zirela eta, Hungarian, Errumanian, Eslovakian eta Ukrainan eman zituen haurtzaroko urteak, eta horrek tokian tokiko herri musikak ezagutzeko aukera eman zion Bela gazteari. Musika klasikoaren ikasketekin batera, gaztetatik agertu zuen han-hemengo herri musikak ezagutu eta ikertzeko gogo bizia. Hainbesteraino, non etnomusikologiaren aitzindaritzat jotzen baitute aditu askok. Baina areago egin zuen: herriarengandiko musikak ikertu ez ezik, bere konposiszioetan txertatu ere egin zituen berehala. Dena den, argitu beharra dago, herri musika landu arren, ez zuela bere hartan ematen, era moldatu batez baino. Horretan datza, hain juxtu ere, bere originaltasuna. Saio honetan Bela Bartoken ondoko pieza hauek dituzu entzungai: Orkestrarako kontzertua (1944an, hil baino urtebete lehenago, konposatu zuena), eta bi bibolinentzako duoen artean honako hauek: Transilvanian song, Lakodalmas-Wedding song eta Arabian song. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GUREAN ZER BERRI: "Ibaizabal" magazineko solasaldiak entzungai

lr. Mai 13 , 2006
Bi hilabete besterik ez dira joan Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com abian jarri zuenez geroztik eta erantzun ezin hobea jaso du entzuleen aldetik. Geroz eta gehiago zarete gure irratia Interneten entzuten duzuenok, bai zuzenean eta bai kartara eskaintzen ditugun podcast artxiboetan. Hori ikusita, gure zerbitzuak zabaltzeko erabakia hartu dugu. Maiatzaren 15az […]

Honekin lotuak