SOINUGELA: Texas aldeko country zaharra

mojoIzen handiak eduki ditugu gaurko Soinugelan, izar handi batzuei dagozkienak. Lehenbizi, “Eternas” deritzan diskoa entzuten jardun dugu, jazz musikaren emakumezko kantarien artean Dinah Washington eta Ella Fitzgerald izan ditugu. Jazzetik bluesera igaro gara beste emakume batekin, Koko Taylorrekin, hain zuzen ere; eta gero soul on-ona entzuten aritu gara Mojo aldizkariak Heavy Soul izenpean atera duen bildumatik harturik. Link Wray gitarrajolearen ibilbidea ere errepasatu dugu gaingiroki; eta azkenean, monografiko labur bat izan dugu Texas aldeko country musika zaharraz, “wstern swimg” delakoa tarte handixea eskainiz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#46 Sarri

ol. Api 23 , 2010
…. Aspaldian utzitako zelda, Galtzetan gordetzeko koplak, Sorterriko koblak, Gernikan, Arratseko fadoa, Oroimeneko portua, Hau da ene ondasun guztia….J. Sarrionandia izan da, agian, euskal idazlerik musikatuena; Mikel Laboa,Berri Txarrak,R.Ordorika, Deabruak Teilatuetan, Ken Zazpi,J.Muguruza, Imanolek eta hainbatek aukeratu dituzte Sarriren poemak. Biba tú! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak