Bilboko Aste Nagusian zabalik egongo da Kafe Antzokia eta, azken urteotan bezala, kontzertuen egitarau oparoa prestatu du, jaietako musika eskaintza osatzeko. Kontzertuak izango dira aipagarrienak, eta horretaz mintzatu gara bertako programazio arloko Mikel Urbeltzekin, baina horiez gain jatetxea zabalik egongo da (aste osoan eguneko menuak eta Aste Nagusiko menu bereziak zerbitzatuko dira larunbatetik larunbatera). Gauean ere zabalik aurkituko dugu Kafe Antzokia.
Aurten 20 urte beteko ditu ALGARA konpartsak eta ekitaldi mordoa antolatu du hori ospatzeko. Gauza asko gertatuko dira aurten ALGARA txosnaren karpapean, Zaparrada haur konpartsaz eta Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko emisioaz gain. Algarakidea dugun Eiderrekin solastu gara egitarauaz, jaien hasiearaz, prestaketa lanez eta, noski, 20. urteurrenaz jardunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140812_ALGARA_egitaraua_EIDER.mp3 DESKARGATU […]