HIZPIDEA: Kataluniako konstituzio egitasmoa

«Katalunia zuzenbide estatu aske, burujabe, demokratikoa sozial eta ekologikoa izango da eta errepublika parte-hartzaile gisa eratuko da». Halaxe dio Constituim izeneko taldearen inguruan bildu diren adituek prestatu duten konstituzio egitasmoaren zirriborroak. Aditu horiek oso aintzat hartu dituzte Interneten bidez herritarrengandik jaso dituzten 3.400 ekarpenak Kataluniako konstituzioa osatuko luketen 148 artikuluak idazteko orduan. Behetik gorako egituraketa politikoa proposatzen du testuak, udalerri eta eskualde mailatik hasi eta Generalitat eguneratu bateraino iritsiko litzatekeena, bost urterik behin hautatutako presidentea buru izanik. Katalana izango litzateke hizkuntza ofiziala, eta gaztelaniak status berezia izango luke, Kataluniako ondare kulturala ere baden alderditik. Kataluniako Biltzar Nazionalaren Euskal Herriko Batzordearen kide den Fermí Rubiraltak era guztietako xehetasunak eman dizkigu gaurko saioan katalanen konstituzio egitasmo interesgarri honetaz.

Deskagartu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Petti eta etxeko uzta,Cracker,The Band,

og. Eka 2 , 2016
Denboralditxo bateko etena eta gero indarberrituta gatoz Soinugelara.Cracker taldearen “Tortches & Pichforks” kantuarekin  eman diogu hasiera saioari.Ondoren, Petti eta Etxeko Uzta,Billy Gibbons, Doctor Deseo,Elvis Costelo,Burning Spear.Graham Nash,The Band,The Beatles edo ta Eskean Kristo entzuteko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160602_soinugela.mp3  Deskargatu hemen  

Honekin lotuak