Garai hura gara Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano jotzaileak batera eskaintzen duten emankizuna da. Haren bitartez, duela 25o urte Europan Argien Mendea piztu zelarik, mugimendu interesgarri horrek Euskal Herrian izan zituen eraginak eta ondorioak azpimarratzen saiatzen dira bi sortzaileok. Horretarako, Pernando Amezketarraren bizitzako pasadizoetatik eta beraren bertsoetatik abiaturik, Andonik eta Xabierrek errepaso ezin jakingarriagoa egiten digute gure herriaren historiaren funtsezko garai batez. Paralelismo horretatik segituta, musika klasikoaren eta herri musikaren arteko harremanez, lehengo eta oraingo ahozkotasunaz eta beste hainbat kontuz jardun dugu haiekin 20 minutuko iraupena duen elkarrizketa honetan.
Honekin lotuak
-
2014/04/14
IBAIZABAL: Aizu! Aldizkaria (386. zenbakia)
-
2021/03/02
Koronabirusaren gakoak. Gaztaren eredua
-
2012/03/09
IBAIZABAL: Denden irekiera jaiegunetan
-
2013/05/20
IBAIZABAL: Garoña, goi tentsioko linea…
-
2010/12/22
IBAIZABAL: Bilboko bi erakusketa aztergai