Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko. Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro zuekin egoteko aukera izatea. Hau egin dugun lan talde zabalaren izenean (Ane, Mieltxo, Xabier mikrofonoetan, Josu, Ibon, Lon teknikari eta Jabi editore) eskerrik asko gonbidatu eta entzule guztiei!
Entzun: