Amaia Aire, “Bidexka” diskoa aurkezten #azoka49

Amaia Aire topatu dugu Landako gunean. Irakaslea dugu eta ikastolako haurrekin etorri da, azoka ezagutu dezaten. Bihar etorriko zaizkigu hiru ahizpak Urepeletik, Bidexka disko berria aurkeztera. 12:00etan AzokaTBn egongo dira, Erroa argitaletxeak azokarako kaleratu duen CDa aurkezten. Bertan, doinu tradizionalak, Ez dok amairu garaikoak eta aitatxi Xalbadorrek sortutako letrak kantatzen dituzte, hiru ahotsen armonia ederrekin. Diskoaren ezaugarriez mintzatu gara Amaiarekin

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Yoseba Peña, euskaltegitik euskal literaturara

lr. Abe 6 , 2014
Yoseba Peñak 2012an Hodeien adorea eleberria argitaratu zuen Susa argitaletxean. Iaz 12 urtetik beheragoko irakurle gazteentzat argitaratu zuen Kilimanjaroko diamantea abentura-eleberria. Gaur liburuak sinatzen aurkitu dugu azokan, baina berarekin solasteko arrazoi nagusia idazle euskalduna bilakatu arteko ibilbidea da, zinez interesgarria begitandu zaiguna. Informatikaria eta antropologoa da Yoseba. Aniztasun horrek ematen […]

Honekin lotuak