Barakaldon, duela hiru urte, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen etxetik kaleratuko zutela jakitean. Gaurkoan, Gotzon Hermosillak gogora ekarri digu momentu latz hura, eta horrez gain, aurten Barakaldon 88 etxegabetze gertatu direla kontatu digu.
Pasa den larunbatean Global frackdown, frackingaren aurkako eguna ospatu zen munduan zehar, baita Balmasedan ere. Momentu honetan geldiarazita dago frackingaren afera EAEn, ez aldiz Burgosen: hortxe daude Kadagua ibaia eta Ordunteko urtegia, eta horrexegatik aukeratu zuten Balmaseda ekintza bat egiteko, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151109solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen