Zer dira agro-erregaiak? Zergati ez dute bio-erregaiak esaten? Galdera hauei erantzuna eman die Xabier Abian Ekologistak Martxan taldeko kideak. Artoa, soja edo erremolatxatik ateratako erregaiek 3 ondorio latz sortu dituzte 3. munduan: elikagaien prezioek izugarri egin dute gora; horren ondorioz gosea dexente zabaldu da munduan; eta erregai horiek lortzeko munduko lurrik onenak erabiltzen dituzte. Xabierren ustez, tokian-tokiko nekazaritza da horien alternatiba.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.