Igel koadrila bat, institutu batean. Institutu bateko kanpoaldean dauden putzuetan, esan nahi baita. Giroa nerabe-film batena da, baina tarteka Werner Herzog agertu eta basa bilakatzen da dena. Igeletako bat gaixotu egin da, eta ilea zaio arestian soila zen azal leunean.
Gainontzekoak igel bihurtu zen printzearen istorioa kontatzen diote, kontsolatzeko-edo, baita beste hainbat istorio, beren moduan. Gustu handiz, igelek istorioak kontatzeko ohikoa duten sotiltasun eta korrokekin. Brian Enoren soinu bandaz.
Tartean, Paris inguruko bideoartista baten lanak berrinterpretatuko ditugu, bere hizkuntzak apenas irakurtzen dakizkigun arren. Eta gure eskerrak ez ditu ulertuko, baina eskertuko ditu, gure hizkuntzak ere irakurtzen ez dakielako.
Baina eskertuko diogu elkarri hala ere, dortokek basamortuan euriari bezala.
Eremuz Kanpo 4×02 HEMEN eskuragarri (klikatu eskumako botoiarekin artxiboa jaisteko). Edo entzun zuzenean:
Eta hemen berriz, Johanna Vauderen Blade Runnerren birmilketa ariketa:
https://www.youtube.com/watch?v=Zr2ZBt-YiMQ