Larunbat honetan Lagatzu Eguna izenarekin ospatuko dutena eta Lagatzu Euskara Alkarteak antolatuta Ales Antxutegik kontatu duenez. Lagatzuko 10. urteurrena dela eta, Zamudioko hainbat elkarte bildu dituzte, goizeko 10etatik aurrera egitarau potoloari ekiteko: danborrada, kalejira, azoka, bertsolariak, harrizulatzaileak, herri-bazkaria, kantak, erromeria etabar. Alesek azaldu digunez, Zamudioko gehiengoa euskalduna da baina kalean ez da hori isladatzen. Horrexegatik jarraitu behar duten lanean, normaltasun osoz euskaraz bizitzeko.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.