SOLASALDIA: Bilboko 3 Erakusketa

rekalde-aretoaRekalde aretoan “70.eko Laborategiak” erakusketarekin hasi du Ismael Manterolak. Bertan denetarik dago eta besteak beste Oteiza, Balerdi edo Morquillasen lanak, edo Mari Jaia, muntai berezia eta dokumentazio askorekin: ez da erraza ikusteko, eta lasai hartu nahi izanez gero egun batzuk behar dira horretarako. Arte Eder Museoan, aldiz, Joaquim Mirren Antologikoa dago ikusgaia. Margoetan estetika eta “berotasun” mediterraneoa dira nagusi. Eta bukatzeko Ismaelek Erlea Manerosen argazki erakusketa komentatu du. Carreras Mujika galerian daude, enmarkatuta, Los Angeleseko paisai urbanoen irudiak dira, batzuk zuri-beltzean eta beste batzuk koloretakoak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Errepasoa ikasturteari

ol. Eka 26 , 2009
Krisiarekin hasi da Xabier Aierdi: krisia latza da eta aukera ere itun soziala lortzeko, mugituz gero jakina frantziar estatuan egiten ari diren bezala. Obamak sortutako espektatibak ere izan ditu aztergai: aldaketa handirik ez momentuz eta borroka nahi duenaren eta ahal duenaren artean. Europari buruz, ahulezia azpimarratu du Xabierrek, ekonomikoki indartsu […]

Honekin lotuak