Gaur Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarria izan dugu Ibaizabal goizeko magazinaren atal honetan. Athletic eta Bartzelona arteko finalerako autobusa antolatu dute, 50 euroan lagun bakoitzeko. Opera ere hizpide izan du Etxebarriak, Cavaleria Rusticana ikustera joango baitira zenbait ikasle, ABAOrekin euskaltegiak duen akordiari esker. Azkenik, Basurto inguruan bisitaldi gidatu gehiago iragarri ditu euskaltegiak datozen egunotan zehaztuko dituztenak.
Hilaren hasieran gertatu zen, Errekalden, lagun bat atxilotzean eta Facebooken zabaldutako bideoak bazterrak nahastu ditu. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak beste hainbat udal gai aipatu dizkigu: Masustegin egindako bisita, Uribarriko kale batzarra, eta Mario Fernandez – Mikel Cabieces auziaren inguruko elkarretaratzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150416solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen. Ikus Errekaldeko atxiloketa erakusten duen DEIAk […]