Supercremalleras taldearen lan berria ezagutu dugu

Cremalleras taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Gernikako taldeak “Aviones con vértigo” deituriko lana plazaratu du. Boskote gaztearen 8 abestiz osaturiko lan honek zuzenean eramaten gaitu 2000. urteko lehen hamarkada horretan denon ahotan zegoen erderaz abestutako pop rock horretara. Melodia itsaskorrak, eta gitarren soinuak dira disko honen osagai nagusiak. Aviones Con Vértigo 2020 urte bukaeran grabatu zen Ultramarinos Costa Brava estudioan indie punk munduan ezaguna den Santi Garcíaren gidaritzapean. Larunbatean kantu berriak aurkeztuko dituzte Bilbon.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinema: "Ilargi guztiak" eta "Akelarre" filmak hizpide

ol. Urr 29 , 2021
Gau beltza edo arimen gaua hurbil dugun honetan Ane Urkiolak bi pelikula ekarri dizkigu. Imanol Legarretaren “Ilargi guztiak” filma. Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko […]

Honekin lotuak