Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu goizeko Ibaizabal magazinearen atal honetan, ikasleentzat gurean aproposak izango diren agendako hitzorduak aipatzen. Gure 18. urteurrenaren harira antolatu ditugun ate irekien saioak nabarmendu ditu Isabelek, baita Piperpolisen eskutik ikusiko ditugun monologoak eta Eremuz Kanpo saioko lagunek egingo duten zuzeneko emanaldia ere. Ostiralean Galizia eta bertako hizkuntza izango ditugu hizpide, Sechu Sendek eta Txerra Rodriguezek eskainiko duten berbaldiarekin. Horrez gain, mintzamena prestatzeko aproposak diren astebeteko eta bi asteko barnetegiak aipatu ditu, datorren astean Bakaikuko barnetegian hasiko direnak.
Honekin lotuak
-
2014/03/14
IBAIZABAL: Txango berezia Gatikara
-
2014/05/28
IBAIZABAL: “Hiztunpolisa” liburuaz
-
2013/05/09
ASTE HONETAN, ZER?
-
2014/12/16
IBAIZABAL: Berriak datoz Iparraldetik…
-
2014/03/31
IBAIZABAL: Iberdrolaren Akziodunen Batzarra