Guillermo Camus preso politiko maputxea egoera larrian

Guillermo Camus Jara preso maputxearen egoera geroz eta okerragoa da. Azken berrien arabera, atzo ospitaleratu zuten, 102 eguneko gose greba eta gero; egarri greba ere hasia zuen. Gabi Basañezek maputxeen egoera gogorra kontatu digu. Zati bat Argentinaren menpe dago eta bestea Txileren menpe. Gabik azaldutako moduan, borroka luzeko herria da eta burujabetza da eskatzen dutena. Euskal Herritik gauza gutxi egin daitezkela onartu du Gabi Basañezek, baina maputxeen egoera ezagutarazi, salatu eta informatzea ezinbestekoa dela ere gaineratu du.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Astean 37,5 orduko lanaldiak laister orokortuko dira

az. Mai 22 , 2024
Espainiako koalizio gobernuko akordioaren bitartez, lanaldi laburragoak orokortzeko politika garatzea lortuko du Yolanda Diaz Lehendakariordea eta Lan Ministrak. Erreforma honen inguruko azterketa egiteko, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna Oihana Lopetegi eta CCOOeko Gipuzkoako Arduraduna Arkaitz Antizar elarrizketatu ditugu, erakunde bakoitzaren irakurketa eta epe laburreko aurreikuspenak aztertzeko. Lanaldia gutxitzeko […]

Honekin lotuak