Ezohiko ikasturtea izan arren, aurreko urteak izan duen barnetegien eskaintzaren oso antzekoa dago Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian Aste Santuan eta Pazko Astean, bertako Isabel Isazelaiak azpimarratu digunez. Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, argi dago ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar duela ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren […]

Aste Santuan eta Bazko astean Gabriel Aresti euskaltegiak Bakaiku herrian euskara ikasteko barnetegiak antolatu dituela eta, bertako irakasle den Aritz Estibez gurekin mintzatu da Ibaizabal magazinean eta argi azaldu digu zergatik eta zertara doazen ikasleak jai giroko egun hauetan haien baserrira eta zer-nolako pedagogia erabiltzen duten barnetegietan, ikasleek ahalik eta […]

Aste Nagusira euskara praktikatzera datorrenik ere bada. Esaterako, Bakaikuko barnetegiko ikasleak Algarara hurreratu dira gaur, bazkaldu, Aire Ahizpak entzun eta mintza-platika pixkat egitera. Baten bat Bakaikuko bertakoa da. Beste batzuk Bilbotik, Gasteiztik, are, Katalunia eta Aragoitik heldu dira. Barnetegiko bizimoduaren berri eman eta oso bestelakoa den Bilboko Aste Nagusia nola bizi duten […]

Pasa den astean hasi ziren Gazteola ekimenaren  udaleku, campus, tailer, ikastaro, barnetegi eta bestelako ekimenak. irailaren hasierara arte izango dira ume zein gazteentzat. Aitziber Zengotitabengoa irakasleak bere esperientziak kontatu dizkigu gaurkoan. Informazio gehiago Gazteolaren webgunean edo Gabriel Aresti euskaltegian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasaitziberzingotitabengoa.mp3 Deskargatu hemen

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinean. Udako euskara ikastaroak hasi dira iragan astean eta oraindik ikasturtea bukatu gabe dago. Batzuentzat eta besteentzat aste honetan denetarik izango dugu: asteartean Mikel Urdangarin izango dugu gurekin, hitzaldi musikatua egiten. Asteazkenean, elikadura eta osasuna gai hartuta, taldeka kafe-solasak egingo […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu goizeko Ibaizabal magazinearen atal honetan, ikasleentzat gurean aproposak izango diren agendako hitzorduak aipatzen. Gure 18. urteurrenaren harira antolatu ditugun ate irekien saioak nabarmendu ditu Isabelek, baita Piperpolisen eskutik ikusiko ditugun monologoak eta Eremuz Kanpo saioko lagunek egingo duten zuzeneko emanaldia ere. […]

Uda ekainaren lehen egunean hasten da Gabriel Aresti euskaltegian, eta horrekin batera aukera mordoa udan euskara ikasteko: Barnetegiak (Bilbon eta Bakaikun), udako ikastaro trinkoak (3 eta 5 ordukoak), Ikastaro bereziak azterketak edo oposaketak prestatzeko, autoikaskuntza… Eta horiekin batera euskal mundua ezagutzeko hainbat bide: hitzaldiak, antzerkia, zinema, txangoak, jaiak… Isabel Isazelaiak […]