Jean Luc gurearen inguruan bueltaka, orbitan aritu ginen Eremuz Kanporen hirugarren denboraldiko hogeita bigarren saioan. Bi saio gehiago joan dira ordutik: John Zornen Filmworks sailari eskainitako esplorazioa eta Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari, III. Xerezadejaian Mikel Ayllonen liburu aparteko (eta ezin apartatuzkoan) oinarritutako irakurketan oinarritutakoa. Aldi berean tartean JLG 1 hura, hirugarreneko hogeita bigarren hura, Pop Pilulak fanzinean argitaratu da testu idatzi forman: JLG: Poparen Branka.
Danele Sarriugarteren edo Joseba Sarrionandiaren azken liburuetan bezala (horixe baitu azkenak, batzuetan azkenak eta lehenak berdintzen dituela) hainbeste erreferentzia eta oin-orrien bila atzera eta aurrera ibiltzeak zorabio goxo bat eragin lezake, galduta egotearen kontzientzia, dena ezin harrapatuaren ardura edo bertigoa, nor den irakurle, edo entzule. Txerra Rodriguezen hiri grafittiak bezala, eremu hipertestualetan mugitzen gara.
Horregatik edo guk gaur saioa guretzako erreferentzia izkutaezina den Jean Luc Godardi eskaini nahi izan diogu berriro. Ez zorrak kitatzeko asmoz, zor batzuk ezin baitira ordaindu, eta beste batzuk ez dira ordaindu behar, baizik eta asuntoa piska bat dimentsionatzeko edo.
Finean, puntu bat puntu bat da (eta saio bat saio bat). Baina bi punturekin (edo bi saiorekin) lerro bat egin daiteke.
Ongi etorri entzule, beraz, gure hirugarren denboraldiko hogeita bostgarren saiora: JLG II – Irrati Zapping Zinematografikoa.
Podcasta jaisteko, sakatu HEMEN.