Pasa den asteko berria da, baina beste sozietate baten bitartez Iberdrola hasi da Wall Streeten kotizatzen. Joseba Barandiaranek horrek esan nahi duena aztertu du jarraian. Gero, beste bi berri komentatu ditu: AEBetako Erreserba Federalak tipoak igo dituela, eta petrolioaren prezio baxua.
Ezaguna dugu Pariseko COP 21eko gailurraren amaiera, baina ez hainbeste ekologisten jarrera ezberdina. Greenpeace eta holakoentzat, akordioa oso garrantzitsua da. Beste talde ekologista batzuentzat, akordioa ez da hain ona. Ekologistak Martxanek eta beste talde batzuek (Via Campesina esaterako) akordioa ez dela ona pentsatzen dute, bitartekorik jartzen ez duelako eta hainbat […]