Eremuz Kanpo 3×26: Zuzenekoa

[Bilboko Kafe Antzokian Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrena ospatzeko zuzenean egindako saioa, edizio edo aldaketarik gabe, barretxo, eztul, distortsio eta beste poltergeistak bere horretan utzirik]

Irratia. Zinema. Korapilo hori.

Behinola Frank Zappak esan ei zuen musikaz idaztea arkitektura dantzatzea bezala zela.
Pentsa, zer den, zinemari buruzko irratsaio bat egitea.

Are gehiago, pentsa zer den, zinemari buruzko irratsaio bat egiten ohituta dagoen norbaiti, itzaletan, iruditik at, hau da, eremuz kanpo, jendaurrean irratsaio bat egiteko esatea. Ez bakarrik, gauza jakina den arren, jende guapoak telebistan egiten duelako lan eta itsusiok irratian, ezkutuan. Ez, baina hori ere bada. Ez nahasten bagara akatsa hor geratuko delako bakarrik. Ez ezkutuan egoteak ematen digulako anonimotasun moduko bat, edozer esateko parada, orain zuek aurrez aurre egonda defendatzen zailagoa dirudien edozein tontakeria. Ez horregatik bakarrik, baina horregatik guztiagatik bada.

Irratian ariko bagina bezala. Comme à la radio.

Podcasta jaisteko, sakatu HEMEN.

Film radiofoniko bi:

Do the right thing (hemen hasiera eta, nahi izanez gero, osorik ikustea dago).

https://www.youtube.com/watch?v=JHkoNgANYhg

Radio Days:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Arrosaliren istorioa

ol. Eka 5 , 2015
Gaur Karramarroik klasean aspertzen dela onartu du, baina azkenean oso ondo pasatzen duela konturatu da. Berak eta oskolak irribarre handi batekin amaitu dute elkarrekin abesten. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/140406gaurezdagoeskolariksagua.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak