Udako solstizioa Xamarrek azalduta

Udako solstizioa edo udaren lehen eguna urteko egunik luzeena da. Aspaldiko euskaldunek, kristatutasuna heldu aurretik (eta santu baten izena ezarri aitzin) ere ospatzen zuten. Juan Carlos Etxegoien, “Xamar” irakasle, ikerlari eta dibulgatzaileak asteon hitzaldia eman du Kafe Antzokian “Urtearen beste muga, Sanjuanak” izenburupean, udako solstizioaren eta bere esanahiaren inguruan. Pentsatu dugu inoiz ekaineko solstizioa zergatik suarekin ospatzen dugun? Eguzkia goien dagoen hilean… Zer da Ekaina, ekia gainean dagoen hila ez bada? Bidenabar: Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak Lamien Urrezko Orrazia izeneko omena eman dio Xamarri, euskararen dibulgazioan egindako lanagatik. Ezagutuko dugu udako solstizioa iaz Xamarrek eskainitako hitzaldia entzunda:

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure esku dago zuzenean emititzen ari gara #biharerabakia #arrosa

ig. Eka 21 , 2015
Gaur Gure Esku Dago ekimenaren ekitaldia zuzenean ari gara emititzen Arrosa sareko euskal irratiok, 10:00etatik 12:30era, Bilbo Hiria eta 97 irratia ari gara, besteak beste, goizean euskal hiriburuetan egingo diren giza-kateen gaineko informazioa zuzenean helarazten ari gara irrati emankizun bateratuan. Eta gurekin Hala Bedi, Info7, Ipar Euskal Herriko euskal irratiak, […]

Honekin lotuak