Zer den Llano Proiekt? Bada, kartoi banda berezia

“Moskeo” kanpainia egin dute, bideo biralak eta mugimendu kriptikoak sare sozialetan… atzean zer zegoen kontatu gabe. Jakinmina sortu dute, inondik inora, eta denbora gutxian jarraitzaile mordoa lortu. Larunbatean, baina, Llano Proiekt hori zer demontre zen jakin genuen: Barakaldoko auzo bateko kartoi banda da, baina ez nolanahikoa: 1978tik martxan dagoen banda da eta lehenengo Aste Nagusian ere izan ziren, Ibai Etxezarragak kontatu digunez. Idiosinkrasiaz mintzatu zaigu Ibai, banda bere testuinguru historikoan kokatzean. Testuinguru fisiko eta historikotik abiatuta, instrumentuetaraino denak du azalpena, beraz. Ikusi ez duenak ostegunean 7etan Txakur Kalean izango du aukera ona. Gora turutak! (argazkia: Iñigo Azkona – Bilboko Konpartsak)

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ylenia eta Mikel, Caperucita feroz eta antzerkia Aste Nagusian

ar. Abu 25 , 2015
Ylenia Baglietto eta Mikel Losada aktoreekin Caperucita feroz antzezlanaz jardun dugu. Egunotan BBK aretoan ari dira eskaintzen, asteazkenera arte, 20etan eta 11:45ean. Aste Nagusian nagusi izan ohi diren kanpoko ekoizpen handiez gain, bertako aktoreek antzeztutako bertako antzezlanak ere badira egunotan (Pabellon 6-en ere bada emanaldirik). Hurrenez hurren, eibartarra eta ermuarra […]

Honekin lotuak