Ylenia eta Mikel, Caperucita feroz eta antzerkia Aste Nagusian

Ylenia Baglietto eta Mikel Losada aktoreekin Caperucita feroz antzezlanaz jardun dugu. Egunotan BBK aretoan ari dira eskaintzen, asteazkenera arte, 20etan eta 11:45ean. Aste Nagusian nagusi izan ohi diren kanpoko ekoizpen handiez gain, bertako aktoreek antzeztutako bertako antzezlanak ere badira egunotan (Pabellon 6-en ere bada emanaldirik). Hurrenez hurren, eibartarra eta ermuarra dira Ylenia eta Mikel, baina Aste Nagusia ederto ezagutzen dute. Euren desioa da ea inoiz Arriagak euskal aktoreekin programatzen duen jai handiotan eta agertoki nagusian.

Txanogorritxoren helduentzako bertsioa da Caperucita feroz, Galder Perezek zuzendutakoa. Laburbilduta; bi familia dira, dena Benidorm-en, bata euskal familia jeltzalea, caperucitarena eta bestea los lobo. Otsoek eramaten dute hotel baten kudeaketa… Ez dugu gehiagorik kontatuko. Hori bai, asteazkenean duzue Caperucita feroz ikusteko azken aukera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

El Gotim abesbatza ALGARAren Katalunia egunean

az. Abu 26 , 2015
Aurten hirugarren urtea du ALGARA konpartsaren Katalunia Egunak. Gaurkoan Societat Coral El Gotim taldea etorri zaigu. Gizonezkoez osatutako taldea da, zuzendaria izan ezik, eta caramellesen ateratzen dira kantatzera. Llorençetik kanpo kantatuko duten lehen aldia da eta sardanak, habanerak, euskaraz eta katalanez kantatuko dituzte. Kantaera eta talde mota tradizionala osatu nahi izan dute, […]

Honekin lotuak