Gose taldea, Aste Nagusian etxean bezala

Aste Nagusian jateko faltarik ez da izaten, gehiago falta izaten da loa eta atsedena, ordu gehienak esna ematen baititugu. Gose taldeko lagunen bisita jaso dugu, Osoron eta Ines, faranduleroa eta folklorikoa, batak besteari esatera, ardoa edatera. Askotan egonak dira gure jaietan eta astelehenean Kulturgunean jo zuten. Oraindik ez ei dakite zer koloretakoa izango den hurrengo diskoa, zuria, gorria, belza, arrosa, laranja izan ostean. Joseba Sarrionandiaren testuekin zein J. L. Goikolea eta I. Arregiren ilustrazio eta diseinuekin eginiko Gosariak artefaktoa izan da euren azken lana.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Azkoitiar trikitilariak Bilbon

az. Abu 26 , 2015
Mikel Oñederra algaratar azkoitiarrak ekarrita etorri dira Aitza eta beste trikitilariak. Bost gazteko koadrilla ekarri du, berez 12 diren arren. Trikiti zaharra eta pieza gazteak, ondo pasatzea, jaiak, jan-edana eta jaiak girotzea maite dute. Gaur Bilbora etorri dira, Iparralde Eguna alaitzera. Landakanda pandero maisuaren estiloan jo dizkigute pieza sendo batzuk… […]

Honekin lotuak