BERBAZ:DIANA FRANCO, SOCIAL SOUND

1

Aurreko egunean Crativity Zentrumek antolatutako Pecaha Kucha topaketan izan dira Fabian eta Diana “Social Sound” proiektuaren berri ematen. 20 argazki, 20na segunduz proiektatuta, euren asmoak azaltzeko.

Gaur erabilgarri dauden ikus-entzuneko eta informazio teknologiak (“mapping” delakoa, errealitate handitua -augmented reality-,…) konbinatuz, arte-ikuskizunetako publikoa erdigunera ekarri nahi dute, bat-bateko arte jardueran eragile bilakatuz. Hasieran gauza txikiagoekin esperimentatzen ari dira.

Dianaren esanetan arte-mundua nahiko itxia da, eta horrek guztiz bestelako eremuak arakatzeko aukera aparta ematen du. Lan egiteko modua ere irekia nahi dute. Proiektu jakinetarako osatuko dituzte unean uneko taldeak egitura egonkorrik sortu gabe,… Bilbao aldean euren proposamenak ezagutzeko aukerak laster:  “Ez monokromo” eta “Hiriko gerrilla”. Adi ibili!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

One thought on “BERBAZ:DIANA FRANCO, SOCIAL SOUND

  1. Mila esker Eleder eta Bilbao Hiri Irratia aukeragatik :), oso esperientzia polita izan da saio hontan parte hartzea geuretzat, informatuko zaituztegu geure ekimenen inguruan.

    Ondo segi!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

OHARRA: BILBO HIRIA IRRATIAK BAT EGITEN DU GREBAREKIN

og. Eka 24 , 2010
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta HIRU), beste sindikatuekin batera (CCOO, USO, CGT…) datorren asterterako, hilaren 29rako, deituta duten grebarekin bat egiten du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa, eguneroko porgramazioa aldatu egingo dugu: FM 96.0n eta bilbohiria.comen Albistegia, Grebaren inguruko informazioa (albisteak, komentarioak, elkarrizketak..) […]

Honekin lotuak