HIZPIDEA: Larunbatean Alternatiben Herria ekimena Bilbon

Hilaren 24an, larunbatarekin, Alternatiben Herria ekimena ospatuko dute Bilbon Areatzan eta 7 Kaleetan batez ere. Euskal Herriko Giza Eskubidearen aldeko Kartaren ekimen bat da hau, eta bertan 150 bat eragilek antolatu dute larunbatekoa. Olatz Dañobeitiak kontatu digunez, dena prest dute, aldarrikapen eta jai egun eder bat pasatzeko asmoarekin. Besteak beste, helburuak, egitaraua eta guneak egongo direla azaldu digu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Gipuzkoako bertsolari txapelketaren final zortzirenak aztergai

og. Urr 22 , 2015
Bueltatu gara, Apolo gabe umezurtz, hala ere, baina bertso mundu honen berri emateko asmoz jarraituko dugu ikasturte berrian ere. Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian jarri zen maiatza aldean, eta gure Potto irratsaioko lagunek ezin muzin egin Gipuzkoako bertsolarien jarduna kontatzeari. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak orain arteko final zortzirenak […]

Honekin lotuak