HIZPIDEA: Langabeziaren datuak apirilaren amaieran

Apirilaren azken egunetan langabeziak Estatuan eman dituen datuen berri jakin dugula eta, Jon Bernat Zubiri ekonomialariak datu horiek guztiak hartu eta estatistiken irakurketa kritiko bat egin du gaurko bere kolaborazioan. Argi utzi nahi izan du politikariek gehienetan beren alderako eta onerako erabiltzen dituztela datuak, uneren batean positiboak gertatzen direnean, batik bat. Horixe gertatu da neurri batean Estatuko langabezia tasarekin hein batean, baina Jon Bernatek, azterketa sakonago eta luzeagoa eginez, krisialdiaren hasierako datuekin alderatu ditu eta hortik zenbat milioi lanpostu diren ondorioztatu. Era berean, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako estatistikak ere aztertu ditu banan-banan langabeziak gurean izan duen bilakaeraren berri emanez.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Ane Zabala kazetaria Bilbo Hiria irratian hasi da lanean

al. Mai 2 , 2016
Ane Zabala bilbotar kazetari ezaguna Bilbo Hiria irratian hasi da lanean. Xabier Lauzurika eta Mieltxo Monforten ezusteko heriotza tristeak gure irratiaren lantaldea berritzera behartu gaitu ezinbestean eta Ane Zabalak, hein batean, hutsune hori betetzen lagunduko digu gaurgero. Ibaizabal magazinean, ongietorri ofiziala emateaz gain, entrebista bat egin diogu berari, gure entzuleek […]

Honekin lotuak