Bueltatu gara, Apolo gabe umezurtz, hala ere, baina bertso mundu honen berri emateko asmoz jarraituko dugu ikasturte berrian ere. Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian jarri zen maiatza aldean, eta gure Potto irratsaioko lagunek ezin muzin egin Gipuzkoako bertsolarien jarduna kontatzeari. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak orain arteko final zortzirenak aletu dituzte, saio horietan izandako bertso-alerik preziatuenak dira entzungai + agenda-proposamena
on egin! Biba bertsoa!
POTTO: Gipuzkoako bertsolari txapelketaren final zortzirenak aztergai
