Urte honen hasieran Europar Batasunean elikagaien etiketetan araudi berria sartu zuten indarrean. EKA kontsumitzaileen elkarteko Jose Luis Seguraren ustez, araudi berriak hobekuntza nabariak dakartza, informazio gehiago eta zehatzagoa ematen duelako. Dena den, oraindik hainbat gauza falta dira elikagaien etiketetan, mundu guztiak ulertzeko eta informazio zehatza lortzeko.
Hizpidea magazinean ohikoa denez, izenburuak irakurri ondoren sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Malen Aldalur izan dugu eta honek bi gai jorratu ditu: alde batetik igandean ETBn emandako “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalak sortutako kalapita izan du hizpide. Bestetik, Malenek Jabier Salutregi kazetaria bihar aterako dela kartzelatik gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151028hispideamalenaldalur.mp3 Deskargatu hemen