Hizpidea magazinean ohikoa denez, izenburuak irakurri ondoren sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Malen Aldalur izan dugu eta honek bi gai jorratu ditu: alde batetik igandean ETBn emandako “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalak sortutako kalapita izan du hizpide. Bestetik, Malenek Jabier Salutregi kazetaria bihar aterako dela kartzelatik gogorazi digu.
Asteburuan egondakoari errepasoa eginez hasi da gaur Mikel Urbeltz. Gero, atzoko “Desentxufatuak” antzezlana izan du mintzagai, eta gaurko BIMEko ekitaldiak. Bihar BIME gehiago izango dugu, eta ostiralean Muchachito Bombo Infierno, eta Stereorocks. Larunbatean Pink Tones izango dira, eta bukatzeko, datorren astean, Urbeltzen Dantza Ganbara, prentsaurrekoak, kontzertuak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen