Hilaren 6, 7 eta 8an Lurrama azoka egingo dute Miarritzeko Irati aretoan, hamargarrenez, Maryse Cachenaut azokaren zuzendariak kontatu digunez. Aurreko edizioen balantzea egiten hasi da gero esateko Lurrama, azoka baino, laborantza herrikoiaren erakuslea dela. Hiru eguneko egitarau mardula prestatu dute bertoko produktuak eta bertoko produkzio erak erakusteko asmoarekin.
Pasa den igandean hauteskundeak izan ziren Turkian, eta Erdogan presidentearen AKP alderdiak sekulako garaipena lortu zuen, ia ia gehiango osoa lortuz. Txente Recondok garaipen horrek zergatik eta zer suposa dezakeen aztertu ditu. Halaber, alderdi kurduek ateratako emaitza eskasa ere izan du hizpide Txentek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen