BASKISTAN: JAMELAO – 90 urte samban

JamelaoJAMELAO – 90 urte samban

90 urte dituela, Jamelaok hainbat diska ditu bere izenean. Kantari zoragarri hau, familia pobre batean jaio zen Rio de Janeiroko San Cristovao auzoan 1913ko maiatzak 12an, samba-ri eman dio bizitza osoa. Bere ahots herdoildu aberatsa, ikutu arin, jostagarriarekin, bihurtu da genero honetako adibide, genero bat gainera Brasil bera definitu eta herria sutan jartzen duena. Askorentzako Jamelao izenak sinonimo bat du, eta hau da Estaçao Primeira de Mangueira, Rio de Janeiroko samba eskolarik ezagunenetako bat eta askorentzako gertuena dagoena sambaren eta hiriaren bihotz historikotik. Jamelao da karnabaletako kantari ezagunenetako bat, eta hemen egiten duen Tom Jobim eta Chico Buarqueren (hauek ere eskolaren historiarekin estuki lotuak) ‘Piano na Mangueira’ harrigarriaren bertsioak zergatia erakusten du.

Marcio Faraco

Konposatzaile ezaguna zen, baina gutxik zekiten Marcio zela brasildar musika tradizionaleko bitxietako bat. Bere sormenarentzako aukera berriak bilatuz Brasil utzi eta Frantziara joan zen. Hiru diska nahiko izan dira arrakastarako bidea aurkitzeko. Bere azkena “Com tradiçao”, hitz tristeak eta erritmo alai eta amorratuak.

Celso Fonseca

Musikaria, konposatzailea, moldatzailea eta ekoizlea, Rio de Janeiroko Celso Fonseca brasildar izar handienetako bat dugu, bai eta bere kolaborazioen zerrenda amaigabea ikusirik brasildar izarren izarra: Milton Nascimento, Djavan, Caetano Veloso, Gal Costa, Chico Buarque de Holanda, Marisa Monte, Bebel Gilberto, JorgeBenjor, Virginia Rodrigues, Vinicius Cantuaria, Carlinhos Brown. Bere “Natural” bostgarren diska zoragarria izango dugu entzungai.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Sharon Stoner, Paddy Rekalde eta Hortzmuga.

al. Aza 13 , 2006
– Sharon Stoner taldea. Oñatiko taldea duela bost urte sortu zen, hasieran beste taldeen bertsioak egiten zituzten, baina apurka-apurka euren kantuak sortzen joan dira. 2005en Danbaka debagoieneko musika lehiaketa irabazi zuten eta udara honetan beraien disko luzea argitaratu dute 3000 bira. – Paddy Rekalde (argazkian) idazlearekin bere azken nobela izango […]

Honekin lotuak