Zortzi plaza bakarrik ditu Euskal Herriak euskara hutsean direnak; kopuruz ez da asko, baina ekarpenez aberatsak dira. Zortzi horiek sortu dute Doinuele sarea eta atzo bertan egin zuten 2024eko azoken aurkezpena. Estitxu Eizagirre sareko antolatzailea da eta atzo Zebrabidean saioan esandakoak bildu ditugu gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_doinuele.mp3 Deskargatu hemen.

Ganbila bildumak Ander Lipusek idaztitako bi liburu ekarri ditu aurtengo Durangoko Azokara. Antzerkiaren laberintoan murgildu gaitu Lipusek bi lanokin: lehenengoan bere esperientzitik biografia antzekoa osatu du, haurtzarotik abiatu eta gaur egun arte ibilbide profesionalean izandako esperientziak kontatuz; bigarren partean antzerkiaren teoriaz jardu du. Ahotseneako aurkezpena duzue hemen entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231210_lipus.mp3 Deskargatu […]

Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Durangoko azokan. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin […]

Urriko Azken Asteleheneko Azokan lehenengo ordutik ibili dira bisitariak erosketak egiten. 09:00etatik 15:00ak bitartean, 307 postutan eskaintza bete-betea dago gaur Gernika-Lumon. Bertsoa saioa hasi berri gure lankide Erlantzekin bat egin dugu, bertatik bertara azokako giroa ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231030_erlantz.mp3 Deskargatu hemen.

Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera.  San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]

Chic Market Bilban bertako 12 marka bilduko ditu Yimby Street Uribitarten,bertako diseinua, artisautza eta moda balioesteko. Udazkenarekin batera poltsa, lepoko, jersey, legging edo krema berezi hori aurkitzeko gogoa itzultzen delako, eta zer hoberik bertako sortzaileen artean aurkitzea baino? https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221007_esti_yurrebaso_chic_market.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean irekiko ditu ateak Durangoko azokak. Kulturzaleek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Durangoko Azokan, Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Gerediaga elkarteko koordinatzailea Beñat Gaztelurrutia gonbidatu dugu gurera. Aurrez aurrekoa izatearen aldeko apustu argia egin du Durangoko azokak baina horrek aldaketa batzuk ekarri ditu eta […]

Arbaso elkartearen eskutik, Gabonart Gabonetako Artisautza Azokaren 8.edizioa izango da aurtengoa. Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era ospatuko da bere historian lehen aldiz Areatzako Pasealekuan. Hogeita hamar erakusketari izango dira guztira. Euskal Herriko lurralde guztietako eta Estatu osoko ordezkaritza egongo den arren, artisau gehienak bizkaitarrak izango dira. Aurten bestelako formatu bat izango […]