Berriro dugu gaia mahagainean, Gipuzkoako Ezkio-Itsaso eta Nafarroako Deikaztelu batuko dituen goi tentsioko argindar linearena. Bere garaian hamalu mila alegazio aurkeztu ziren eta afektatutako udal guztiek linea horren aurkako jarrera agertu zuten. Orain, gaia berpiztu dute eta gainera, beste linea bat eraiki nahi dute Nafarroa eta Landak batzeko, Autopista elektrikorik ez Plataformako Alberto Friasek kontatu digunez.
Pasa den astean, kontsumo taldeekin lan egiten duten baserritarren topaketa egin zuten Zornotzan. Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik etorritako 50 bat baserritar bildu ziren horretan, egoera aztertzeko eta arazo nagusiei irtenbidea emateko. Holako bilerak arruntak dira lokal mailan edo eskualdeetan, baina etorkizunean bilera gehiago egitea aurreikusi zuten Zornotzan, Unai Arangurenek kontatu […]