Kingston Hiria irratsaioak aro berri bat hasten du. Hori bai, nahiz eta egileak ezberdinak izan, gaia berdina izango da: jamaikar musika. Calypso, Ska, Rock Steady, Reggae, Dub, Dancehall…etab. Aro berri honi hasiera emoteko, zer hobeto Ska musika baino? PRINCE BUSTER Skaren printzea eta “asmatzailea” izan dugu mintzagai. Horretaz aparte, JOSU ZABALArekin hitz egin dugu Hertzainak taldearen “Egunero” abestia dela eta, hamaika kontu esan dizkigularik abesti horri buruz, diskoaren grabaketari buruz eta baita “sasoi latz” haiei buruz.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.